Yonolotiro webguneak bizitza baliagarri luzeagoa eman nahi die gure objektuei, eta hondakin gutxiago sortu. 2017-2027 Nafarroako Hondakinen Planean jasotako ekintza eta neurrien zati da, Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legearekin bat. Hondakinen %12 murriztea du helburu legeak 2027rako, besteak beste.
Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoaren ekimena da. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketak osatzen dute bulegoa.
Klikatu "Sartu", orriaren goiko aldean. Zabaldutako menuan, aukeratu "Kontu berri bat sortu", bete datuak, irakurri eta onartu pribatutasun-politika, eta erabiltzaile izango zara jada. Ongi etorri!
Iragarki bat jartzeko, erregistratu egin beharko duzu.
Hasteko, izena eta pasahitza sartu beharko dituzu. Saioa hasita, zure izena agertuko da goiko aldean. Hantxe kudeatu ahalko dituzu iragarkiak.
Egin klik menuan zabalduko den "Sortu iragarki bat" estekaren gainean, eta jarraitu urratsei. Garrantzitsua da objektuaren argazki bat egin eta igotzea, interesatuta egon daitezkeen pertsonek ikusi ahal dezaten.
Iragarkiak ez dira berehala argitaratzen. Berrikusi egiten dira lehenago. Gehienez ere astebeteko epean argitaratuko da iragarkia sarean.
Iragarki bakoitzak erreferentzia-zenbaki bat izango du, identifikatzeko.
Iragarkiren bat kendu nahi baduzu, hasi saioa. Saioa hasita, zure izena agertuko da goiko aldean. Hantxe kudeatu ahalko dituzu iragarkiak.
Egin klik zure izenean eta sakatu "Nire iragarkiak" zabaldutako menuan. Klikatu kendu nahi duzun iragarkiaren izenburuaren gainean eta, gero, egin klik "Kendu iragarkia" estekaren gainean. Orriak zergatik kendu nahi duzun galdetuko dizu behin betiko kendu baino lehen. Erantzun, faborez, oso garrantzitsua baita guretzat jakitea trukea egin den ala beste arrazoiren batengatik den.
Iragarkia argitaratu duenak beste inork ezin du iragarkia kendu. Yonolotiro.es webgunearen teknikariek ere kendu dezakete, egokia ez dela jotzen badute.
Elkarrekin harremanetan jarri ahal izateko, erregistratuta egon behar dute biek. Saioa hasi behar duzu norbaitekin harremanetan jartzeko.
Klikatu interesatzen zaizun iragarkian, eta harremanetan jartzeko aukerak (telefonoz edo mezuz) agertuko dira.
Telefonoan klik eginez gero, pantailaren beheko aldean agertuko da, baldin eta publikoa egin nahi izan badu iragarleak.
"Mezua" klikatuz gero, formulazio txiki bat agertuko da. Bete datuak eta sakatu "Bidali".
Hasi saioa eta klikatu zure izena goiko aldean. Menua zabalduko da, eta hantxe kudeatu ahalko duzu dena. Egin klik nahi duzun aukeran: "Nire datuak", "Nire iragarkiak" edo "Nire mezuak".
Alertak eta nobedadeak jasotzeko aukera ematen du.
Horretarako, aktibatu aukera hori webgunean erregistratzen zarenean.
Ez bazenuen egin orduan, nahi duzunean egin dezakezu: saioa hasi eta klikatu "Nire datuak" aukera. Egin klik goiko menuan, klikatu "Nire datuak", aukeratu "Zerbitzuak" atala eta aktibatu nahi dituzun aukerak.