Zure berrerabilpen-webgunea
Goiburuaren irudia
Erabili zure truke-merkatua.
Hasiera >

Eta bere bizitza baliagarriaren bukaeran...

Bere tamaina dela eta, edukiontzietan utzi ez daitezken ojektuak  (altzaraik, etxeko tresan elektrikoak,etab.) zerbituz bereizi baten bidez erretiratu behar dira. Telefonoz, ezer ordaindu behar gabe, objetuak eraman ditzaten eska dezakezu. 

Gauzei beren erabilgarritasuna bukatzen zaienean, hiru aukera ditugu: garbigunera eraman, tamaina handikoen zerbitzua erabili edota bakoitza bere edukiontzian utzi.

Tamaina handikoak biltzeko zerbitzua

Gauza batzuk ez dira edukiontzietan sartzen, oso handiak baitira (altzariak, etxetresna elektrikoak, e.a.).  Zerbitzu berezi bat antolatua dago holako gauza handiak eramateko.

Horretarako, telefonoz deitu behar da, eta tamaina handikoak inolako kosterik gabe eramanen dituzte.

Mankomunitate batzuek zerbitzu hau Emausko Traperoen bidez ematen dute, eta gauzak ongi badaude edo konponketa txiki bat behar badute, salgai jartzen dira Traperoen bigarren eskuko dendetan; bestela, desegiten dituzte, segurtasun eta iraunkortasun irizpideekin bat, eta atalez atal birziklatzen dira.

Garbiguneak

Garbiguneak etxean sortzen diren hondakin bereziak gaika biltzeko instalazioak dira.

Bi garbigune mota daude: finkoak leku batean iraunkorki jarrita daude; mugikorrak, berriz, ibilgailuak dira eta herriz herri eta auzoz auzo dabiltza.

Garbiguneak prestatuta daude hondakin berezi hauek biltzeko:Pintura-produktuak: pintura-tutuak eta pintura-boteak, disolbatzaileak, dekapatzaileak...

 

 

 

  • Automobileko produktuak: olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-aurkakoak eta beste fluido batzuk.
  • Bestelako produktu bereziak: fluoreszenteak, olio erabiliak, pilak, aerosolak, argizariak, bernizak eta beste garbigarri batzuk.
  • Etxeko beste hondakin batzuk (etxetresna elektriko txikiak, arropa, zura, jostailuak...)